XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uxue Manterola, robot pintatzailearen ama. Ikerlan-ek komertzializa diezaieke tramankulua

Uxue Manterola eta Francisco Robles-Sanchez valencianoak asmatu duten robot berriak izen guztiz arrunta du: Metromanoa, arruntegia beharbada bere egitekoa artea egitea dela kontutan hartzen badugu.

Asmatu duten makinak urrezko domina bat lortu zuen Ginebrako Inbentu Berrien Erakusketan eta dagoeneko Ikerlan komertzializatzeko posibilitateak estudiatzen ari da eta Diputazioa nahiz Jaurlaritzak diru laguntzak eskaini dizkie.

Duela bost urte hasi ziren alor honetan lanean eta kolorea matematikoki neurtu eta berproduzitzen duen makina bat lortu dute.

Inbentu berriaren ondorioz, etorkizunean badaiteke pintura artisten gauza esklusiboa ez izatea eta egiteko horretan teknikoak behar izatea.

Baina ez du halakorik uste Uxua Manterolak.

Guk ez dugu artea robotizatzea nahi.

Pintatzaile haundi askok ere koloreak kodifikatzeko entsegu serioak egin zituzten eta guk ez dugu besterik egin; hots, musika egiterakoan gaur egin egiten den bezalaxe, pintura egiteko ere matematikak erabiltzea baizik, esan du.

Asmatu duten robota ordenadorearen periferiko bat da, koloreak neurtu, nahastu eta beso mekaniko baten bidez birproduzitzen dakiena.

Oraindainokoan diseinu industrialean egiten zena gaindituz, dibujoa eta marrazkiak koadrotik ateratzen dira eta oihal batetan plasmatzen.

Ordenadoreak, bestalde, koadro horiek programatzea permititzen du eta artistak bere desio eta asmoak zehatz-mehatz grabatu ditzake.

Uxua eta Francisco saiatu dira pinturaren eremuan gisako esperienziarik egin den jakiten eta EEBBetan nahiz Japonen ez dute gisako entsegurik aurkitu.

Elektronikak gure inguruko errealitate osoa estali du, olio mantxa haundi bat bezala zabalduz doalarik.

Industriaren eremuan eman zituen urratsik erraldoienak eta gerra egiteko tresna beldurgarri bilakatu da.

Egiteko guztietarako balio duela frogatuz, artearen alorra inbaditu zuen gero, musikarien lagun bihurtuz.

Artearen eremu horretan mugakide dituen soro asko jorratu ditu elektronikak, diseinuarena, esaterako.

Gaur egun posible da untzi batekin itsasoan frogak egitea, inoiz itsasorik ikusi gabe.

Pinturaren alor estuagoan bereziki obra zenbaiten ikerketa lanak burutu dira.

Egillorek, esaterako, Velazquezen Las Meninas ikertu zuen.

Orain pintura bera egitera hel gaitezke zarauztar neska honek eta bere lagunak asmaturiko inbentuari esker.

Uxua Manterola, zarauztar pintatzailea.

J.A.